2016/04/10

Euskara eskolaz kanpoko jardueretan

Alkarbidek, Udal Euskara Zerbitzuak, eta Berritzeguneak martxan jarri duten inkesta batean parte hartuko dugu. Inkesta honek ikasleen euskararen erabilera eskolaz kanpoko jardueretan aztertzen du eta  helburuak hauexek dira: euskararen erabileraren argazki bat izateabai ikastetxekabai zonaldekoa, datuen diagnosia egitea eta hobekuntzak lortzeko bitartekoak jartzea.

Horretarako egun hauetan LH 6. maila, eta DBH 2. eta 4. mailako ikasleek, irakaslearen azalpenak jarraituz, online prestaturiko inkestan bere datuak beteko ditu eta galdera batzuk erantzungo ditu. 

Adi egon zure kode pertsonala ondo jartzeko eta ez ahaztu amieran bidali behar duzula! Hemen duzue galdetegian sartzeko esteka. Mila esker!

 Inkesta: euskara eskolaz kanpoko jardueretan

2016/03/17

Harrapazank 2016

Pasaden urtean, gaurko DBH-ko 1.mailako ikasle batzuk Harrapazank Eszenan sartu ziren. Lehenengo urtea izan arren, finalera ailegatu ziren.
Aurten, finalera heltzeko kastinak martxan daude dagoeneko, eta, zorionez, gure ikastetxeko partaidetza handitu egin da. Kasu honetan, LH-ko Claudia, Ainara eta Naia, DBH-ko María, Mei eta Naiarekin elkartu dira primeran dantzatzeko eta gozatzeko.



Hau da kastinean ikusitakoa. Orain, zorte on eta finaleraaaa!

Gure partez, mila esker familiei argazkiak eta bideoak grabatzeagatik, baita ikasle hauei ere parte hartzeagatik!

Zorionak!!!!



2016/01/28

Euskararen Nazioarteko Eguna eta geure familiak



Bideo honetan, familiek eta euren seme-alabek Euskaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egin zuten lana erakusten da.
Mila esker berriro ere.

2016/01/27

IKUSI ETA IKASI tailerrak eta...




Urtarrilaren 26tik apirilaren 16ra bitartean, uriko umeei eta hareen familiei zuzendutako 58 ekintza egongo dira: Tailerrak, zirkua, ipuin-kontalariak, magia, antzerkia eta abar. Izan be, Bilboko Udalak eta Topaguneak antolatutako Ikusi eta Ikasi egitasmoak ez deutso urteroko hitzorduari huts egin. Aurten, hamaika auzotan egingo dira jarduerak eta lehenengo aldiz helduko dira Zorrotza eta Santutxura.
Aurreko urteetan eukitako arrakastea errepetiduteko asmoz antolatu dabe aurten Ikusi eta Ikasi, Bilboko ume eta gurasoentzako programea. Igaz, 6.800 umek parte hartu eben 51 jardueratan eta aurten 58 ekintza preparau ditue, sekulako gehien. Ganera, apirilera arte luzatu dabe programazinoa, orain arte martira arte baino ez danean izan.
Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Hezkuntza eta Euskera zinegotziak adierazo dauenez, aurten jente gehiago erakarri nahi dogu, horregaitik, bilbotar guztiei dei egiten deutsegu Ikusi eta Ikasi ezagutu daien. Topaguneko Aritza Escandonek ganeratu dauenez, gurasoentzako eskaintzea indartzen dabilz azken urteotan batez be, ia-ia umeentzako beste jarduera dagoz gurasoentzat

HARRAPAZANK 2016!

Harrapazank aisialdi zirkuitua

Kaixoooo, abian da Harrapazank edizio berria!

Aste honetan zehar, Harrapazank-en jendea ikastetxera etorriko da egitarau berria aurkeztera.

Beraz, hartu nahi baduzue parte, adi egon eta anima zaitezte. Primeran pasatuko duzue eta Bilborock aretoan aritzeko aukera emango dizuete, joanden ikasturtean ikastetxe honetako hainbat ikaslek egin zuten bezala.

Zorte on!!!