2014/03/29

Karmelo plaza dantzan! Flash Mobaren entsegua

Atzo arratsaldeko 20:00etan Auzoko Euskara Batzordeak Flash Mobaren entsegua antolatu zuen. Hasieran jende gutxi, baina musika eta bideoa jarrita...gainezka egin zuen Karmelo plazak!
























Auzoko gazteen kuadrilak, Karmelo eta Solokoetxe guraso eta irakasle batzuk, eta plazan ziren ume zein heldu pila gogoz parte hartu zuten.

 Gure ikastetxeko presentzia ere nabaria izan zen. DBHko ikasle batzuk: Nerea, Ane, Miriam, Andrea, Malder, Cintia, Laura, Evelyn, Raúl, Aitor, Julen, Adrian... koreografia oso ondo ikasita,laguntzaile gisa etorri ziren. Jolasten ari ziren LHko beste ikasle batzuk, dantza prestatuta izan ez arren, azkar animatu ziren. Eta guraso taldetxo batek ere jesarlekuak utzi eta dantzari ekin zion. 

















Mila esker guztiei eta ez ahaztu: datorren larunbatean goizeko 12:00tan Karmelo kalean (goiko partean) azken probak eta Flash Mobaren grabazioa. Santutxuk euskaraz bizi nahi duelako!


2014/03/28

14. Euskararen Astea!

Ze gutxi falta den auzoko Euskararen Astea ospatzeko! Apirilaren 4tik 9ra ekintza askotan parte hartu ahal izango dugu auzoan!

Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea hurbil dugu eta elkarlanean egindakoaren emaitza  laster izango dugu ikusgai. Nahiz eta urte osoan zehar Euskararen alde lan egiten jardun, bai eskolan bai auzoan, aste honetan zehar Euskarak benetan duen garrantzia azpimarratzeko unea iritsi da. Horretarako, apirilaren 4tik 9ra auzoko eragile eta eskolen arteko elkarlanaren bidez, ondorengo egitaraua prestatu dugu auzoan. Ea gustuko duzuen.

 Apirilak 4 --> Santutxu kantari eguna izango da. Arratsaldeko 20:00 abesbatza desberdinak bilduko dira (horien artean auzokoa) Karmelo plazan eta auzoan zehar kantu- kantari jardungo dute. 

Apirilak 5 --> 12etatik aurrera Zona inguruan bai eskoletan bai auzoko elkarte desberdinetan prestatu duten Flash Mob-aren entsaiuak eta azken grabaketa egingo da. Lagun asko espero ditugu eta zeu horietako bat izan zaitezke. Arropa koloretsua ekarri...eta dantzatzeko gogoa!

14:00etatik aurrera berriz, Koadrilen eguna ospatuko da; Koadrilak ilusioz prestatu dute egun hau eta horren adibide antolatu dituzten herri bazkaria, koktel lehiaketa, elektrotxaranga, Dj gaua... dira.

Apirilak 6--> Dantzari eguna izango da. Auzoko plaza desberdinetan 11:00etatik aurrera dantza talde desberdinek erakustaldi ederra eskainiko digute. Ostean, denok elkarrekin, 13:00ak aldera, Karmelo plazatik auzoan zehar kalejira egingo dugu, erraldoiak eta buruhandiak lagun izango ditugularik. 

Apirilaren 9--> Eskolen arteko Play Back txapelketa egingo da, Karmelo kalean. Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta 5 eta 6.mailako umeek euren ilusio handienarekin eginiko Play Back-a aurkeztu digute.


Beraz, ikusten duzuen bezala, ekintzak anitzak eta oso desberdinak dira, adin eta izaera desberdinetako pertsonen parte hartzea eskatzen dutenak eta zeuek horietako batzuk zarete. Hortaz, hurbildu eta ospa dezagun elkarrekin EUSKARAREN ASTEA!

2014/03/24

EUSKARAREN ALDEKO FLASH MOB AUZOAN

Datorren Apirilaren 5ean, Santutxu-Txurdinagako Euskara Astean, Euskararen aldeko Flash Mob bat grabatuko da. Lehenengo probak eguerdiko 12etan hasiko dira Karmelo kalean (Bonaparte kaletik gora) eta 13:00ean grabazioa izango da. 

Auzoko elkarteak,ikastetxeak,familiak, eta bizilagun guztiak parte hartzeko gonbidatuta zaudete. Hori bai, komenigarria da koreografia praktikatzea. Hemen dituzue bideo pare bat pausoak ikasteko. 
 

Ikastetxean DBHko ikasle batzuekin gaur hasi gara entseguak egiten. Saioak gimnasioan  patio orduan izango dira aste honetan eta hurrengoan astelehenetan,ostegunetan eta ostiraletan. 

Animatu eta parte hartu!!


2014/03/20

MILAKA AURPEGI!

Euskara hizkuntza modernoa da, euskal herritarren eguneroko bizimodua egiteko ezinbesteko bidelagun dena. 

 

Gizartean dauden eragile eta sektore guztiak batzen ditu, koloremailaadinarraza eta jatorri guztietako pertsonek dute lekua euskararen unibertsoan. Bertan daudenak eta Euskal Herritik kanpo daudenak bat egiteko zubi ezin aproposagoa da, halaber.

 

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU KOMENTARIOAK EGITEN GURE BLOG BERRIAN! EUSKARAZ, NOSKI... ;)




Something desberdina nabaritu dut gaur goizean
nire karetoa ikustean ispilu aurrean
mila aurpegi ditudala zirudien bertan
Jose, Kepa, Mary, Ahmed edo Yera
Horietako edozein naiz edo denak batera
Come on (e)ta da la cara, zergatik ez euskaraz?

Euskarak mila aurpegi, mila kolore
Gorri, urdin, hori, berde, beltz, zuri eta more
Euskararen unibertsoan all right!, ongi!, ¡a tope!

Jose, Kepa, Mary, Ahmed edo Yera
Horietako edozein naiz edo denak batera
Come on (e)ta da la cara, zergatik ez euskaraz?

Milaka kolore Milaka aurpegi (bis) 
Mila kolore (10bis) Milaka! (4bis) 
Milaka aurpegi! (5bis)...



2014/03/05

IÑAKI EIZMENDI GURE IKASTETXEAN. FAMILIENTZAKO HITZALDIA

¿Cómo ayudarles en las tareas escolares... si no sabemos euskera?

HIZLARIA: IÑAKI EIZMENDI (EDUCADOR SOCIAL)
EGUNA: MARTXOAK 25 / 25 DE MARZO
ORDUA: 17:15
LEKUA: IKASTETXEAN / EN EL COLEGIO
NORENTZAT: FAMILIENTZAT / PARA LAS FAMILIAS

Hitzaldia gastelaniaz izango da. Dohainik da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
La charla se realizará en castellano. Es gratuita. Habrá servicio de guardería.

El objetivo de este taller es ofrecer a los padres y a las madres que no saben euskera herramientas prácticas para ayudar a los hijos e hijas en las tareas escolares.

¿Es adecuado darles ayuda en castellano aunque estudien la materia en euskera?
Egokia al da gaztelaniaz laguntzea euskaraz ikasten ari diren gaietan?
 

¿Puede afectar en los resultados académicos que padres y madres no sepan euskera?
Gurasoek euskara ez jakiteak eragina izango al du ikasketetan?
 

¿Cómo ayudarles en materias donde tienen dificultades de comprensión?
Nola lagundu edukiak ulertzeko zailtasunak dituzten gaietan?
 

¿Es adecuado pedirles que lo memoricen y tomarles la lección?
Egokia al da buruz ikasteko eskatzea eta ondoren hori egin duten frogatzea?
 

¿Escribirán correctamente en euskera y en castellano? ¿No mezclarán los idiomas?
Ondo idatziko al dute euskaraz eta gaztelaniaz? Ez al dituzte hizkuntzak nahastuko?
 

Euskara ez dakiten guraso askoren kezka izaten da eskolako lanen kontua: nola lagundu seme-alabei?
Hainbat aholku eta tresna eskainiko zaizkie hitzaldian.



AGATE DEUNA


Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz.

Urtero bezala, HH eta LHko ikasleek auzoko kaleak eta plazak bete dituzte beraien makilen eta ahotsen oiartzunekin. Baina aurten laguntzaile bereziak eduki dituzte. DBH 3.mailako ikasleak beraiekin joan dira abestera. Esperientzia oso polita izan da guztientzat: txikientzat,handientzat eta irakasleentzat. Oso ondo eginda! 

 
La víspera de Santa Águeda (en euskera Agate Deuna Bezpera), el día anterior al 5 de febrero, según el santoral católico día de Santa Águeda, es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria el salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.
La costumbre marca que se salga en cuadrillas por la calles de los pueblos y ciudades, así como que se recorran los barrios de caseríos yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa y recogiendo dinero para diferentes causas. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.



PATXINE!


Ze ondo pasatu zuten Haur Hezkuntzako umeek Aratusteak ospatzen! Pasa den ostiralean "Patxine" pailazoa eskolara etorri zen eta haiekin egon zen abesten, jolasten, magia egiten eta dantzatzen. 

Ze dibertigarria den Patxine! Bueltatuko zara datorren urtean ezta...???

ARATUSTE TXAPELKETAKO TXAPELDUNAK!

Baditugu txapeldunak! Amaia Hernández (DBH 4.B) eta Carla Moreno (LH 6.B). ZORIONAK! Zilarrezko eguzkilore bat irabazi duzue! Eta bestei, mila esker parte hartzeagatik! Hurrengo txapelketan zuek izan ahal zarete txapeldunak...


                                     
 Lehen Hezkuntzako Txokoa
  Lehen Hezkuntzako txapelduna
 DBHko Txokoa
BDHko txapelduna
  Haur Hezkuntzako Txokoa