2014/02/27

Badu bada!

Badu, Bada



Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' aurkeztuko dute AlhóndigaBilbaon; San Telmo Museoak gauzatutako erakusketa honek Etxepare Institutuaren lankidetza du eta Joxean Muñoz dauka komisario lanetan.
Erakusketa hau hizkuntzen arteko elkarbizitzari buruzko eztabaida eta hausnarketarako gunea da, mundu kultural eta linguistikoki anitzago baterako ekarpen gisa. ‘Euskararen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik', idatzi zuen koldo Mitxelenak. Misterio hori da erakusketa honen ardatza. Euskara kasu praktiko gisa aztertzean, eleaniztasunari eta komunitate bereko hizkuntzen arteko biziraupenari buruzko zalantza handiak planteatzen dira.

Badu, Bada erakusketak AlhóndigaBilbaon izango duen espazioan, hainbat esparruri lotutako jarduerak gauzatuko dira: zientzia eta teknologia, arte biziak, sorkuntza literiarioa, gazteak, hiri-espazioa, hizkuntza bateko dialektoen arteko eta hizkuntza horren eta beste batzuen arteko elkarbizitza...
Badu, Bada erakusketan, hitz egin, idatzi, iritzia eman, kritikatu... daiteke. Argazkiak egin, eta bideoak grabatu, bidali eta partekatu daitezke. Erakusketa hau publikoaren ekarpenekin aberasten da.
Erakusketa hamar ataletan egituratzen da, Jarduera Osagarrien Zentroko 1. eta 2. solairuetan. Bertan, hizkuntzen intonazio eta azentuak entzun, braille edo zeinu-hizkuntzaren kodeak ikasi, eta hizkuntzek munduan duten banaketa ikasi ahal izango da.

Erakusketaren zati garrantzitsua euskararen iraupena da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez.
Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko gonbidapenarekin amaituko da. www.badubada.com webgunean jarraituko du; bertan, ‘badubadeatzen' jarraitu ahal izango dugu, baita euskararen inguruko bizipen pertsonalak, sentimentuak eta iritziak publiko egiten ere.

Irakurketa gida
Mediateka BBKn dagoen "Hemen… Orain" espazioan, erakusketarekin zerikusia duen aukeratutako bibliografia jarri dugu erabiltzaileen eskura.

  • Informazio gehiago Irakurketa erraza euskaraz: liburu aurkezpena IRAKURKETA ERRAZA EUSKARAZ: LIBURU AURKEZPENA - 30/04/2014 19:00
Hitzaldia
  • Informazio gehiago Makinak hizketan dabiltzanean MAKINAK HIZKETAN DABILTZANEAN - 06/03/2014 19:00
  • Informazio gehiago Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera SAREA: EUSKARA MODU BERRITZAILEAN SUSTATU ETA NABARMENTZEKO AUKERA - 12/03/2014 19:00
  • Informazio gehiago Robot-bertsolaria: zientzia ala fikzioa? ROBOT-BERTSOLARIA: ZIENTZIA ALA FIKZIOA? - 10/04/2014 19:00
Erakusketa
  • Informazio gehiago Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean BADU, BADA. EUSKARA MUNDU ELEANITZEAN - 24/02/2014 11:00
Tailerra
  • Informazio gehiago Ipuin miresgarriak IPUIN MIRESGARRIAK - 04/03/2014 17:00
  • Informazio gehiago Aurrez Aurre AURREZ AURRE - 05/03/2014 19:00
  • Informazio gehiago Kontu Kontari KONTU KONTARI - 08/03/2014 17:30
  • Informazio gehiago Badu Bada komiki tailerra BADU BADA KOMIKI TAILERRA - 22/03/2014 11:30